Estilo-liburu

Estilo-liburua edo estilo eskuliburua testuak hizkuntza batean era egokian idazteko irizpide eta aholkuak zehazten dituzten argitalpenak dira. Zuzen nola idatzi azaltzen duten gramatika-liburuen osagarritzat har daitezke; batzuetan, ordea, gramatikek heltzen ez dizkieten gaietan ere zuzen idazteko irizpideak ere ematen dituzte. Hizkuntzaren hedatzaile diren erakundeek plazaratzen dituzte gehienetan, hala nola hedabide eta administrazio publikoek. Estilo-liburuak orokorrak nahiz arlo jakin batei buruzkoak izan daitezke, hala nola kazetaritzan edo arlo teknikoan jarduteko.[1]

  1. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2014). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. , 97-98 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search